preloader

12 kilometroko oinezko lasterketa Arditurriko bidegorritik

Oarsotri Fortaleza Challenge

Oarsotri Fortaleza Challenge
  • LEKUA

    Errenteria, Gipuzkoa

  • HASIERA

    1 Urt, 2021

  • AMAIERA

    31 Urt, 2021

  • DISTANTZIA

    12300 m.

Lasterketa amaitu egin da

Lasterketa 31 Urtarrila, 2021 egunean amaitu egin zen.

Lasterketaren deskribapena

“Oarsotri Fortaleza Challenge” 12 kilometro pasatxoko oinezko lasterketa da. Oarsoaldeko korrikalarien entrenamenduetan segmentu klasikoa da. Gamon Zumardian hasi eta amaituko den eta Fortalezan biratuko den ibilbidea da. Arditurriko bidegorritik igaroko da oso-osorik. Nahiz eta desnibel aldaketa ia ez den nabaritzen, joaneko segmentua goranzkoa da eta itzulerakoa jaitsierakoa.

Ibilbideak ez du inolako zailtasunik, eta asfalto gainean doa osorik. Arreta berezia jarri behar da errepideekin egiten diren bidegurutzeetan. Nahiz eta denak zebrabidez seinaleztatuta egon, kontu handiz ibili beharko da, istripurik gerta ez dadin.

Esan dugun bezala, Gamon Zumardian dago irteera-puntua, prentsa saltzeko kioskoaren ondoan dagoen iturri txikiaren parean.

Gamon Zumardia

Handik Fanderia auzorantz abiatuko gara. Fanderiako kirol-gunea zeharkatu ondoren, Oiartzun ibaiaren ondoko bidegorritik jarraituko dugu. Fanderia auzoaren amaierara iristean, ezkerrera egingo dugu zubia zeharkatuz Lartzabal auzorantz. Errepidea osatzen duen zubiaren azpitik jarraituko dugu, Mamut merkataritza-gunerantz. Oinezkoentzat seinaleztatutako erreitik jarraituko dugu bidegorrian.

Ugaldetxo auzoa atzean utzi eta errepidea zeharkatu ondoren, tuneletara iritsiko gara. Gure kasuan, eskuineko tunela hartu beharko dugu, oinezkoentzat baita. Zati hori gainditu ondoren, Aiako Harrietarantz jarraituko dugu.

Bidegorria utzi gabe, Oiartzungo erdigunea Iturriotz auzoarekin eta Altzibarrekin lotzen duten errepideekin beste bi bidegurutze zeharkatuko ditugu.

Azkenean, gure biraren puntura iritsiko gara. Bidegorriaren eta Lesakarako errepidearen arteko bidegurutzean dago. Puntu honetan, gure aurrean, “Fortaleza” jatetxea aurkituko dugu. Bigarren hesia eskuarekin ukitu ondoren, bira emango dugu bueltako ibilbide osoa egiteko eta irteera-puntura itzultzeko.

Biraketa

Nola parte hartu

Parte hartu ahal izateko zure lasterketa STRAVA plataforman erregistratu beharko duzu. Horretarako bi aukera dituzu:

Behin lasterketa erregistratuta izen emateko orrian klik egin eta eskatutako datuak bete.

Parte hartzeko arazoak badituzu gurekin harremanetan jar zaitezke

Eskerrik asko

Oarsotri Triatloi Taldeko lagunak eskertu nahi ditugu lasterketa proposamen hau bidaltzeagatik.

Oarsotri

Ibilbidearen mapa

Powered by Wikiloc

Ibilbidearen bideoa

Powered by Youtube

Lasterketa gehiago

San Martzial aldapan gora
31
Urr 2020
Amaitu da

Irun, Gipuzkoa

San Martzial aldapan gora

San Markos aldapan gora
31
Urr 2020
Amaitu da

Errenteria, Gipuzkoa

San Markos aldapan gora