preloader

Nortzuk eta nolakoak garen azaltzen dizugu, zergatik sotu dugun Aldapan eta zein da gure helburua.

about image

Aldapani buruz

Ez gara profesionalak

Aldapan korrikalari herrikoientzat sortua izan da. Egunero kirola egitea gustatzen zaigun talde ez profesionala gara, gure eguneroko errutinak, familia eta lana ditugunak. Edozein modutan gure bizitza lanpetu hauetan tartetxo bat bilatzen saiatzen gara, kirolaren bidez deskonektatzeko. Batzutan goizeko seiretan kale hutsetatik korrika egiteko esnatuz, beste batzutan aste bukaerako siesta ordua alde batera utziz gertuko mendi tontorrera igo ahal izateko.

Lehiaketa gustatzen zaigu

Kirola egitea eta entrenatzea gustatzen zaigu, funtsean ongi pasatzen dugulako. Baina entrenamenduez eta eguneroko ariketez gain, lehiatzea ere gustatzen zaigu. Lehiaketak motibatu egiten gaitu, adorerik gabe gauden egun horietan gehiago ematera bultzatzen gaitu eta egutegian data zehatz bat markatzeko grina pizten du. Data hori gure helburu bilakatzen da, gure erronka, nabarmentzen saiatzeko momentua.

Helburu berrien sorrera

2020ko martxoan kirolari herrikoientzako lehiaketak bertan behera geratu ziren. Pandemia batek ustekabean hartu gintuen eta gure bizitzak egokitu behar izan genituen. Aldapan lehiaketara bueltatzeko saiakera bat da. Gure egutegian data hori berriz ere markatu nahi dugu eta helburu horiek berreskuratu. Aldapan lasterketak ez dira ohiko lasterketak. Ibilbide zehatz bat duten lasterketak dira, data edo ordu zehatzik gabekoak. Horren ordez, lasterketa egin ahal izateko epe bat zehazten dugu.

Zergatik “Aldapan”?

Aldapan izena zenbait arrazoirengatik hautatu genuen. Alde batetik, proiektua sortu zeneko momentua dago. Epe zaila eta gogorra, igo eta gainditu beharreko aldapa gogor batekin irudikatu genezakeena. Eta behin tontorrera iritsitakoan jaitsiera alai eta erraz bat izateko itxaropenarekin. Bestalde, Aldapaneko kideoi igoerak asko gustatzen zaizkigu gure lasterketa eta entrenamenduetan. Aldapan gora igotzen sufritzen eta maldan behera hegan eginez disfrutatzen dugu.