preloader

Aldapan proiektua jaio egin da eta berarekin batera bi lasterketa berri.

blog-thumb
  • Nork idatzia: :Iñigo
  • Data :28 Sep, 2020
  • Kategoria : Albisteak

Aldapan proiektua jaio egin da.

Koronabirusaren konfinamendu eta pandemiarekin parte hartu nahi genuen lasterketak bertan behera geratzen hasi ziren, horietarako entrenatzen ari ginelarik. Itxaron behar genuela onartu genuen, irailean berriz ere parte hartzeko itxaropenarekin. Hala ere, errealitatea lasterketak bertan behera geratzen jarraituko zirela izan zen eta oraindik ere asko itxoin beharko genuen.

Udan lehiatzeko modu ezberdinak eta helburu berriak bilatzeko ideia sortu zen. Lasterketa batzuk bertan behera geratzen zirela eta edizio birtualak sortzen zirela ikusi genuen. Lagun taldeak elkarren artean “lehiatzen” ziren ibilbide zehatz batean markarik onena lortzeko. Ideia gustatu zitzaigunez, web orri hau sortu dugu, plataforma bat gure gustuko ibilbideak partekatzeko, non jendea apuntatu daitekeen “normaltasun berri” honetan berriz ere lehiatzeko.

Bi lasterketekin hasiko gara

Web orria bi lasterketekin martxan jarriko da, biak Gipuzkoan. Ibilbidea korrika edo oinez egin daiteke, zehaztutako zirkuitua jarraituz.

Parte hartu ahal izateko GPS duen gailu bat erabili beharko dugu eta STRAVA plataforman kontu bat eduki.

Parte hartzaileak beren markak erregistratzen dituzten heinean, behin behineko sailkapena kontsultatzeko aukera izango dugu eta epea bukatzen denean azken emaitzak argitaratuko ditugu.

Hasiera batean, izen emateko epea hilabete batekoa izango da.

San Martzial aldapan gora

Lehenengo lasterketa Irunen egingo da, ibilbide motz baina gogor batean. Korrikalaria San Martzial tontorreraino igo beharko da, ibilbiderik zuzenena erabiliz, baina baita ere aldapatsuena. Guztira 1100 metro besterik ez dira, badirudi motza dela, baina ezartzen dugun intentsitatearen araberakoa izango da.

San Marcos aldapan gora

Bigarren lasterketaren ibilbidea Errenterian dago. 5 kilometro inguruko igoera da, San Markoseko gotorlekuraino.

Eta gero zer?

Egoera hobetzea espero dugu, ilusioz. Pandemia gainditu eta dena lehen bezala izatea. Horrek esan nahi du proiektu hau epe laburreko zerbait dela? Baliteke, edo ez. Eguna iristen denean Aldapan erabilgarria izaten jarraitu daitekeen edo ez baloratuko dugu.