Lasterketa amaitu egin da
Lasterketa 31 Urria, 2020
egunean amaitu egin zen.
“San Marcos aldapan gora” Errenteriako Pontika auzotik San Markoseko gotorlekura iristen den 5 kilometroko lasterketa da. Korrikalaria maldan gora joango da denbora guztian, 243 metro igo behar baitira. Hasiera batean malda ez da oso gogorra, baina bidean aurrera joan ahala ibilbidea aldapatsuagoa da.
Irteera Mikel tabernaren parean izango da, biribilgune baten ondoan eta bide gorri baten hasieran. Lehenengo bi kilometroetan pabilioi eremu batetik joango gara eta jarraian biribilgune bat zeharkatuko dugu San Markosera igotzen den errepidea hartzeko.
Ibilbidea ez da oso teknikoa, denbora guztian asfaltatutako bideetatik joango gara eta. Kontuz ibili beharko gara errepidetik doazen kotxeekin eta oinezkoentzako eremuak daudenean horiek errespetatu.
Jarraian zirkuitoaren mapa kontsultatu dezakezu eta gure korrikalari baten bideoa ibilbidea frogatzen ikusi.
Parte hartu ahal izateko zure lasterketa STRAVA plataforman erregistratu beharko duzu. Horretarako bi aukera dituzu:
Behin lasterketa erregistratuta izen emateko orrian klik egin eta eskatutako datuak bete.
Parte hartzeko arazoak badituzu gurekin harremanetan jar zaitezke
Errenteria, Gipuzkoa
Irun, Gipuzkoa